EMAKUMEZKOEN SELEKZIOEN
ARTEKO 2015eko MUNDUKO XAKE TXAPELKETA.
(2015eko apirilaren 19tik
28ra, Txinako Chengdu hirian).
10.820.000
biztanleko hiri oso handi honetan jokatu zen Emakumezkoen Selekzioen arteko
Munduko Xake Txapelketa.
2015-04-28: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).
Armenia (7) – India (8): 1-3.
Txina (11) – Georgia (15): 1’5-2’5.
Errusia (13) – Estatu Batuak (5): 3’5-0’5.
Egipto (0) – Ukrania (8): 0’5-3’5.
Polonia (5) – Kazakhstan (8): 2-2.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1)
Georgia – 17 puntu.
2)
Errusia – 15 puntu.
3)
Txina – 11 puntu.
4)
India – 10 puntu.
5)
Ukrania – 10 puntu.
6)
Kazakhstan – 9 puntu.
7)
Armenia – 7 puntu.
8)
Polonia – 6 puntu.
9)
Estatu Batuak – 5 puntu.
10) Egipto – 0 puntu.
GEORGIA SELEKZIO TXAPELDUNA: USTEKABEA EMAN ZUEN.
Bela Khotenashbili (2.513): 9 partidatan 7’5 puntu
(% 83’33).
Lela Javakhishvili (2.481): 8 partidatan 4 puntu
(% 50).
Meri Arabidze (2.374): 7 partidatan 6 puntu (%
85’71).
Nino Batsiashvili (2.473): 7 partidatan 4’5 puntu
(% 64’29).
Salome Melia (2.459): 5 partidatan 3 puntu (% 60).
Bela
Khotenashbili eta Meri Arabidze jokalarien jardun onak eraman zuen Georgia
munduko txapeldun izatera.
Errusia izan zen berdindu zion bakarra.
Gainontzekoek galdu zuten Georgiaren aurka.
Lehenengo
txandan jokatu zen erabakigarria izanen zen neurketa. Aleksandra Goryachkina
errusiar gazteak (16 urtekoa) Nino Batsiashbili garaitu zuen laugarren mahaian.
Lehenengoan, ordea, Bela Khotenashvilik Valentina Guninari irabazi zion.
Berdinketak, txapelketa bukaeran, Georgiari egin zion mesede.
Bela Khotenasvili,
txapelketa hau amaitu zenean 26 urtekoa.
Lela Javakhishvili, txapelketa hau amaitu zenean 31 urtekoa.
Meri Arabidze, txapelketa hau amaitu zenean 20 urtekoa.
Nino Batsiashvili, txapelketa hau amaitu zenean 27 urtekoa.
Salome Melia, txapelketa hau jokatu zenean 27 urtekoa.
ERRUSIA SELEKZIO TXAPELDUNORDEA: NEURKETARIK GALDU GABE.
Valentina
Gunina (2.532): 8 partidatan 5 puntu (% 62’50).
Alexandra Kosteniuk (2.529): 7 partidatan 4 puntu (% 57’14).
Natalija
Pogonina (2.456): 7 partidatan 4’5 puntu (% 64’29).
Aleksandra
Goryachkina (2.473): 7 partidatan 5 puntu (% 71’43).
Olga
Girya (2.464): 7 partidatan 6’5 puntu (% 92’86).
Errusiak
selekzio ahulen aurka galdu zuen txapelketa, neurketa bat bera ere galdu gabe.
Georgiarekin lehenengo txandan berdindu ondoren, bigarrenean Armeniarekin 2-2
geratu zen. Zazpigarren txandan hirugarren berdinketa egin zuen, Kazakhstanen
aurka.
Faborito
argia zen hiru norgehiagoketetan, batez ere azkeneko bietan, baina ez zen gai
izan garaipena eskuratzeko.
Prestatzailearekin
izandako desadostasunengatik Nadezhda eta Tatiana Kosintseva ahizpek selekzioa
utzi zutenetik, Errusia zertxobait ahulduta dago. Ez alferrik 2.489 eta 2.475
puntu dituzte elo zerrendan. Hala ere, harrobia handia da eta goi-goian
segitzen du Errusiak.
TXINA HIRUGARREN SAILKATUTAKO SELEKZIOA: GEORGIA ETA ERRUSIAREN AURKA GALDU
ZUEN.
Wenjun
Ju (2.557): 7 partidatan 3 puntu (% 42’86).
Zhongyi
Tan (2.487): 7 partidatan 3’5 puntu (% 50).
Yang
Shen (2.459): 7 partidatan 4’5 puntu (% 64’29).
Tingjie
Lei (2.444): 9 partidatan 6’5 puntu (% 72’22).
Yixin
Ding (2.434): 6 partidatan 4’5 puntu (% 75).
Txinak
Errusia eta Georgiaren aurka galdu zuen. Lehen bi sailkatuen aurka, alegia.
India, Kazakhstan eta Ukraniaren aurka berdindu zuen. Nahikoa izan zuen podiumean
sartzeko. Yixin Ding eta Tingjie Lei izan ziren bere jokalaririk onenak.
UKRANIA BOSGARREN SAILKATUTAKO SELEKZIOA: AURREKO TXAPELDUNAK HUTS EGIN ZUEN.
Anna
Muzychuk (2.552): 7 partidatan 4 puntu (% 57’14).
Mariya
Muzychuk (2.526): 8 partidatan 5’5 puntu (% 68’75).
Anna
Ushenina (2.486): 8 partidatan 3 puntu (% 37’50).
Natalia
Zhukova (2.471): 8 partidatan 4’5 puntu (% 56’25).
Inna
Gaponenko (2.384): 5 partidatan 3 puntu (% 60).
Ukraniak
defendatzen zuen titulua, baina ez zuen bere txapelketa egin. Mariya Muzychuk
emakumezko munduko txapeldun bihurtu berria zen taldean. Baita Anna Ushenina
2012ko emakumezko munduko txapelduna ere. Ez zen nahikoa izan eta bosgarren
tokian amaitu zuen.
Polonia, Georgia eta Errusiaren aurka
galdu zuen eta India eta Txinarekin berdindu.
Mariya
Muzychuk eta Anna Muzychuk izan ziren selekzioko onenak, Inna Gaponenkorekin
batera. Distira handirik ez, hala ere.
TXAPELKETAREN
HISTORIA.
2011.
urtean, Turkiako Mardin hirian: Txina,
txapeldun; Errusia, bigarren; Georgia, hirugarren.
2013.
urtean, Kazakhstango Astana hirian: Ukrania,
txapeldun; Txina, bigarren; Errusia, hirugarren.
2015.
urtean, Txinako Chengdu hirian: Georgia,
txapeldun; Errusia, bigarren; Txina, hirugarren.
2015-04-28.
Iturria: “http://chengdu2015.fide.com/en/component/turnuva/?task=fileview&kid=2”
webgunea.